DESKARGA ITZAZU DOAN PLENTZIAKO «JAVIER ABASOLO» 2023ko LEHIAKETAKO IPUIN FINALISTAK

Aurten ere Calibre .38 aldizkariak atsegin handiz jardun du Genero Beltzaren gaineko Lanbro Beltza Topaketak antolatzen.

Halaber, topaketak direla eta, Plentziako Udalak urtero antolatzen duen Nazioarteko Ipuin Lehiaketa ere egin dugu aurten, kontu berri bat ekarri dugularik: hots, 2023tik aurrera euskarazko ipuin lehiaketak «Javier Abasolo» izena eramango duela, gure adiskide eta epaimahai maitearen omenez. Aurten ipuin irabazle bat eta bi finalista izan ditugunez, hirurok bildu ditugu pdf batean; doan deskarga dezakezu hurrengo esteka sakatuta.

«Javier Abasolo» 2023ko Ipuin Lehiaketa

Deja un comentario