Concurso de relatos

 

Plentziako Udalak, Calibre 38 aldizkari digitalarekin batera, LANBRO BELTZA V. NAZIOARTEKO IPUIN LEHIAKETA antolatu du. GAIA: POLIZIA, INTRIGA ETA NARRATIBA BELTZA.

ARAUAK:

1. Parte-hartzaileak gutxienez 18 urtekoak izango dira, edozein nazionalitate zein bizilekutakoak. Lehiaketak bi modalitate izango ditu: gaztelania eta euskara. Ipuinak gaztelaniaz edo euskaraz idatzi ahal izango dira.
2. Ipuinaren generoa beltza, intrigazkoa edo poliziala izango da.
3. Idazleek modalitate bakoitzeko ipuin bakarra aurkeztu ahalko dute, ipuinak gutxienez 1.000 hitz izango ditu eta gehienez 3.000 (titulua, aipamenak eta izenordea barne). Ezizen edo izenordez sinatuko dira. Hala titulua, nola izenordea ipuinaren lehen orrialdean agertu beharko dira.
4. Ipuinak, originalak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak izan beharko dira, hurrengo helbide elektroniko batera bidali beharko dira:
relatosbrumanegra2017@gmail.com (gaztelaniazko ipuinen lehiaketa)
kultura.plentzia@bizkaia.org (euskarazko ipuinen lehiaketa)
Hurrengo irizpideak ere bete beharko dituzte:
– Mezuaren gaian “LANBRO BELTZA IPUIN LEHIAKETA” idatziko da.
– Mezuak bi dokumentu erantsi baino ez ditu izango, biak Word formatukoak:
a) Lehenean ipuina joango da (honen izena ipuinaren tituluak eta egilearen izenordeak osatuko du) eta lehen orrian berriro aipatuko dira titulua eta izenordea.
b) Bigarrenean idazlearen datuak joango dira (izenordea soilik agertuko da): ipuinaren tituloa, izen-abizenak, NAN edo pasaportea, helbide osoa, bizilekua (hiria eta herrialdea), telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta biografia laburra (gehienez 200 hitzekoa).
5. Ipuinen batek aurreko oinarrietakoren bat betetzen ez badu, epaileek lehiaketatik baztertzeko eskubidea izango dute.EPAIMAHAIA eta ERABAKIA

6. Modalitate bakoitzeko epaileak nortzuk diren LANBRO BELTZA VI. TOPAKETAK garatzen diren bitartean jakinaraziko da. Topaketak 2017ko ekainaren 23an eta 24an egingo dira PLENTZIAN (BIZKAIA) eta horien klausuran jakinaraziko da, halaber,  modalitate bakoitzeko lehiaketaren irabazlearen izena. Epaileen akta Plentziako Udalaren webgunean eta Calibre 38 aldizkari digitalean (revistacalibre38.wordpress.com) argitaratuko da. Epaileen erabakia posta elektronikoz ere jakinaraziko zaie irabazleei.EPEAK
7. Ipuinak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 17an 00:00etan zabalduko da eta maiatzaren 26an itxiko da, 23:59an.

SARIAK
8. Gaztelaniazko modalitatean epaileek bost ipuin hautatuko dituzte, Calibre 38 aldizkariaren webgunean formatu digitaleko antologia argitaratzeko xedez. Horretaz gain, 300 euroko saria ere badago ipuin irabazlearentzat.

Euskarazko modalitatean epaileek bost ipuin hautatuko dituzte, Plentziako Udaleko webgunean (www.plentzia.org). Horretaz gain, 300 euroko saria ere badago ipuin irabazlearentzat.

2 thoughts on “Concurso de relatos

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s