Euskal idazle beltzak

Plentzian ekainaren 23an, 19:30ean, Lanbro Beltza topaketen bosgarren edizioa ia hasi bezain pronto, mahaingurua moderatzeko ohorea izango dut, euskaraz izan ere, hainbat euskal idazle beltzekin .

Haien aurkezpen labur-laburra egingo dut, mahainguruaren egunean haiek eurek luzeagoa egingo dutelakoan. Hauexek izango dira, zehatz-metatz, parte-hartzaileak.

Jon Arretxe basauritarrak 1991. urtean kaleratu zuen bere lehenengo nobela eta ordutik hona, hala bidaien nobelak nola nobela beltzak idatzi ohi ditu. Azken urteotan Touré detektibearen saila argitratu dio Erein argitaletxeak.

Aritza Bergara sestaoarra euskal mitologiaren aditua da eta egunera arte hiru nobela beltz kaleratu ditu: Bajo la sotana, Olas negras eta Lágrimas de fuego.

Joseba Lozano gasteiztarra hizkuntzalaria da, hainbat literatur sari beregnatu du bere kontakizun laburrei esker eta bi nobela ditu kalean.

Begoña Navaridas bilbotarra euskara irakaslea da Deustuko Unibertsitatean eta iaz Lanbro Beltza ipuin lahiaketaren irabazle suertatu zen.

Moderatzailea naizen aldetik, nire asmoa da guztiei aukera ematea euren lanaz eta lanaren inguruko guztiaz (literaturaz, azken batean) hitz egin dezaten.

Eta, horretarako, jakina, galdera batzuk egin beharko dizkiet . Saiatuko naiz, behintzat, galderen bitartez jakiten jakin nahi dudan guztia egileez eta haien lanaz.

Hona hemen galdera horietako batzuk:

Zergatik idazten duzue, zerk bultzatuta, zer lortu nahian?

Zein dira zuen idazle kuttunak? Beltzak zein kolore bakoak; hemengoak zein hangoak.

Kontakizun beltzetan gaizkia omen da beti protagonista. Nola interpretatzen duzue gaizkia? Denona al da? Arrunta? Salbuespena?

Zuen nobelen pertsonaianagusiak. Ikerlea.

Nobela sailik egin al duzue? Egiteko asmorik?

Irakurleak ezagutzen al dituzue? Zeren bidez? Sare sozialeen bidez? Nolakoak dira zuen irakurleak? Nolakoa da,oro har, euskal irakurle beltza? Zein adinetakoa? Emakume ala gizon? Baserritarra? Kalekumea?

Galdera apur batzuk idatzi ditut, ez guztiak, bat-batekotasunari tartea utzi nahian eta Plentzian elkartuko den jendeari zerbait freskoa eskaintzearren.

Espero dut nire jakingura ikusleen berbera izatea eta nik jakin nahi dudana haiei ere asebetegarria izan dakien.

Halaber espero dut Plentzian, ekainaren 23an, 19:30ean, solasaldi gozoa izatea. Hantxe ikusiko dugu elkar. Laster arte.

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s